Jakintzak eta arteak elkartzen dituen festibalak alaituko du besten biharramuna Baionan

Argitaratua: 2010-08-02 11:06:47

Baionako Saint Etienne hiri bizitza zentroak hiriburuko besten biharramunari ikuspegi ludikoa eta denei irekia eskeintzen du. Agorrilaren 2tik 6ra Festival des savoirs et des arts ekimenaren baitan atelier jolasgarriak eta sorkuntzari lotuak eskeiniko dira egunero arratsaldeko hiruretatik aurrera. Auzoko mediatekako liburuzainak aire zabalean ipuinak irakurriko ditu ere.

Saint Etienneko hiri bizitza zentroak eta ATD Quart Monde elkarteek bateginik jakintza eta arteen nazioarteko jaialdia antolatu dute. Aste betez denei irekiak diren atelierrak eskeintzen dira urririk, eta bereziki haurrei begira. Elkarteak urtero antolatzen du festibala Lapurdiko hiruburuko auzo garaietan, eta aurten Saint Etienneko auzoa izan da aukeratua.

Jaialdiaren xedea gizartean parte hartzen duten eragileei eta bereziki biztanleei ezagutza ahalbidetzea da. Atelierrei esker bertaratzen den jendea adierazpenari irekitzera eta elkarren arteko ideien partekatzera gonbidatuak dira.

Aste guztian zehar arratsaldeko hiruretatik laurak eta laurden bitartean Ginsburger karrikan dagoen hiri bizitza zentroaren baitan eta kanpoko baratzeetan gauzatuko dira bai atelierrak, baita irakurketak ere bai.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi