Jesus Etxebarria eskultorearen aldeko hileta-elizkizuna bihar eginen dute Kanbon

Argitaratua: 2009-02-05 12:17:18

Jesus Etxebarria eta bere Kanboko etxea. (Euskonews.com)

Jesus Etxebarria eskultore eta zizelkaria bere Kanboko etxean hil da 93 urte zituelarik. Arabako Baranbio herrian jaio zen Etxebarria, 1916ko urtarrilaren lehenean. 1937an Santoñan atxilotu zuten eta zigor heriotza ezarri zioten. 8 urte kartzelan igaro ostean, muga pasatu zuen. Hastapenean bere emaztearekin, Maialen Gastigarrekin batera, Dordoñan bizi zen, Ipar Euskal Herrira itzuli arte. Bihar eginen dute bere aldeko hileta-elizkizuna.

Maite UBIRIA
«Adinez aurreratu xamarra nintzela hasi nintzen eskultura egiten. Nere lehen eskulturak egurrean ziren eta erromaniko giroaz edo egituraz kutsatuak ziren. Betidanik, erromaniko garaiko lanak maite izan ditut». Hitz horrekin azaltzen zuen Etxebarriak bere ibilbide artistikoaren jatorria "Argia" aldizkarian 1975. urtean Urzolak sinatzen zuen elgarrizketa batean.

Solasaldi horretan bere lehenengo eskultura 70 zmko haritz zahar batetan egin zuela aitortzen zuen zizelkari arabarrak. Gaia, 1/2Huitzilopochtli+ azteka zibilizaziotik hartu zuen nonbait eta gero "Mio Cid" liburura jo zuen Etxebarriak ispirazioaren bila. Bista da, erromanze ospetsuan «erromaniko kutsuz beterikako gauza harrigarriak topatu zituen» Etxebarria bareak azaltzen zuenez.

Inoiz harria zizelkatu badu ere, bere lan nagusiak egurrez eta bereziki haritzean egin dituela azaltzen zuen Etxebarriak. Bere emaztea andereñoa izanik Dordoñako Périgueux herrian bizitzea egokitu zitzaion, eta espreski Sarlat-en egin zuen lehenengo erakusketa.

1959-60an Parisko Pérystile erakustokian aurkeztu zituen bere lanak. 1966an, bertze eskulture batzuekin taldeko erakusketa egin zuen Dordoñan. Orduan jaso zuen bere lehen sari inportantea André Maurois-en Kritika Saria eskuratu zuelarik.

1971an Paueko Beaux Arts erakutsi zituen bere lanak, eta 1979an arrakasta handia lortzen du Pariseko Pompidour zentroan eginen duen erakusketarekin. Iparraldean, Baionako Zabal erakustokian aurkeztu zuen bere obra, eta 2005ean Araban Orain taldearen eskutik bere lanak Gasteizen erakusten dira.

Herri Urrats laguntzeko lan egina dugu baitaere Etxebarria, ikastolen alde eginen zen taldeko erakusketan parte hartzen zuen beti. Horregatik Seaskak omenaldia egin zion.

Etxebarriak Baiona Hiria eta Eusko Ikaskuntza saria eskuratu zuen bere obra guztiagatik.

Azken 10 urteotan erretreta hartua zen. Eritasuna dela-medio azken bi urteak bereziki zailak izan dira berarendako zeren familiarentzat ere. Guauerditan itzali zaigu Jesus Etxebarria, haibeste maite zuen Behe Kanboko auzoko etxean. Heldu den larunbatean eginen dituzte bere aldeko hileta-elizkizunak.

Irakur ere:

"Jesus argiaren zizelkari" . Testua: Robert Scarcia / Argazkiak: Aurelia Arkotxa
"Zuaren azpian, sua". Xan Aire kazetariak "Berria" egunkarian idatzitako artikulua
Jesus Etxebarriaren "borroka bizia" goraipatu du Baionako Museoak


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi