Kultura deskubritze-tailerrak antolatu dituzte aurten ere Hendaian

Argitaratua: 2010-08-03 10:21:53

Uda honetan bigarren aldikotz, Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea proposatzen die: praktikatuz! Deskubritze-tailerrei esker, Hendaiarrek zein kanpokoek 5 kultur jarduera frogatzeko aukera ukanen dute, abuztuaren 19ra arte. Eskainitako gaiak anitz dira: txalaparta, kale antzerkia, euskal kantuak eta dantzak, edota arte plastikoak.

Jarduera horiek familiako publiko zabal batentzat irekiak dira animatzaile aditu batzuen ardurapean. Goizez iraganen dira, 10:30etik 12:30era, Hiri-barneko lehen mailako eskolan. Berritasun bat 2010ean: 3 goizeko ikastaro laburrak eskainiko dira dantza eta txalapartarentzat. Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik.

Azkenik, Abbadiako eremuak ere parte hartuko du udako kultur eskaintza horretan, ordenagailuz lagunduriko musika sorkuntza ikastaroak eskainiz, euskaraz, 14/17 urte bitartekoentzat.

Kantua, dantza, txalaparta, antzerkia eta arte plastikoak jarduerentzat, izen-emateak Turismo Bulegoan edo bertan, tailerraren egunean. Tel : 05.59.20.00.34. Tailerren prezioak: 10 € helduentzat (15 urtetik goiti) eta 5 € haurrentzat (8 eta 14 urte bitartean).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi