Sorgin Gauak ideki ditu Ziburu-Donibaneko ihauteriak

Argitaratua: 2009-02-06 12:10:21

Ihauteriak abian dira. Maskaradako lagunek eman zioten, hasiera, espreski, magiaz beteriko ospakizunari, Barkoxe aldean. Astebukaera honetan, aldiz, kostaldean ez da pesta girorik falta. Hala nola, eguraldi hotzari aurre egiteko Ziburu-Donibaneko Ihauteri Elkarteak asteburu bero eta alai baten pasatzeko parada eskaintzen du. Ostiralean Sorgin Gauak zabaldu dio atea ihauteriari.

Urteak dira orain Ziburun Sorginen Gaua antolaturik dela. Heldu den mendeko 80. hamarkadaren hasieran, hain zuzen. Denbora horretan «gure bi herrietan bizi ziren zirtzilek eta sorginek, negu garai gogorrak alaitzeko zerbait egin behar zela prentsatu zuten, eta itsasoaren parean, naturaren edertasunaz xoraturik, arbasoen modura, suaren inguruan dantzan eta kantuz hasi ziren», azaltzen dute antolatzaileen aurtengo inhauteriak aurkezteko zabaldu duten egitarauan.

«Sorgin Gaua urteetan antolatu izan dugunez, gaur egun hori gabe ihauteriek indar gutiago izanen luketela uste dugu» esplikatzen digu Ihauteri Elkarteko animatzaile batek.

Urtero arrakastatsua izaten da gaualdi hau. «Akelarreak herritarrak sorgintzen balitu bezala, gau osoan berotasuna eta alaitasuna nagusitzen da. Beraz gaualdi goxo baten pasatzeko gogoa duen orok Ziburura hurbilduz bere kontua atxemanen du» adierazten du.

Gaua sorginen lilurapean igaro ostean, laruntarekin Ziburutik abiatzenuko da ihauteria eta Donibane Lohizunen bukatzen da desfilea. Joaldunak, txarrangak, jiganteak, buru handiak, dantzariak eta tanborrada bertan direlarik.

«Famili osoak haur eta adinekoekin hurbiltzen dira mozorroturik desfile tradizionalaren egitera. Elkarte zonbait hilabeteetan egindako lana aurkezten dute desilean, hala nola Gaztetxeak urtean zehar antolatutako ikastaroen bitartez Batukaden erritmoarekin etorriko dira. Beste elkarte batzuk karroak edo orgak muntatu dituzte ere eta haien lana ikusten ahalko da» zehaztu digu Maialenek, Ihauteri elkarteko kideak.

Plazarat ailegatzerakoan Zanpantzarren auzia izaten da, urte osoko ekintza txarrak sutara igorriak direlarik. Hala, Sardina erretegian zintzur bustitzea proposatzen du gero elkarteak eta afaria eskaintzen du Nat eta Watson bikoteak animaturik.

Ihauteria ez da Ziburu eta Donibane solik ospatzen. Asteburu honetan, aroak ez badu gehiegi lagundu ere, pesta giroa izanen da, hala nola, Senpere herrian. Leo-n, berriz, kontzertu bat pentsatua dute eta Garazi eskualdetik Buuzbu taldeak giroa alaituko du. Hor ere, gau osoan besta ziurtaturik da, izan ere, herriko ostatuek ihauteriko koloreekin apaiketa bereziaz argituak izanen direlarik.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi