Uztaro arte atelierrak azkeneko sorkuntzak Mendikotan erakutsiko ditu

Argitaratua: 2012-01-22 20:36:28

Uztaro arte atelierrak bere ikasleen azken sorkuntzen erakusketa antolatzen du Mendikotako Algarreki galerian. Estrenaldia urtarrilaren 28an, neskenegünez eginen da 19:00tan eta sorkuntzekin moda desfile bat eginen da bertan. erakusketak ortziraletik igandera iraunen du 14:30tik 18:30ra.

Uztaro arte atelierrak marrazki eta margoketa kurtsoak emaiten ditu. Margotzeko edo marrazkteko teknikak landuak dira, tintak eta marrazki akrilikoa zoin oliozkoa, euskarri ezberdinetan.

Atelierraren helburu pedagogikoak ondoko hauek dira: sorkuntzaren bortak zabaltzea eta ederlan edo mugimensu artistikoen analisian laguntzea. Baita ere, oroz gainetik norberaren sortzeko ibilbidea errespetatzeko xedea bada.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi