Herriko Etxearen esanetan, 30.000 lagun bildu dira besta irekiera ofizialean eta lehen gaualdia goxoan igaro da
Zuri eta gorri koloreak jantzi ditu bart Baionak. Jendez lepo zen Herriko Etxearen plazan abiatu zen ofizialki besta, gaueko 22.00ak zirela. Gaur Herriko Etxeak eginiko lehen bilanaren arabera, 30.000 lagun ekartu ziren Askatasunaren plazan besta irekiera ofizialean parte hartzeko. Balkoinean, lau pilotari ospetsuen ondoan - Waltary Agusti, Juan Matnez de Irujo, Yves Salavery Xala eta Sebastien Gonzalez- Avironeko arraunlariak. Sorpresa gonbidatu bereziarekin heldu zen. Frederic Beigbeder idazle eta CNN Plus-eko kultur emanaldien animatzaileak gogotik ospatu zuen besten hasiera. Giltzak bota aitzin Ximun Cazabonen bertsoak jaietan euskaraz mintzatzeko gomita zabaldu zuen. ( Lehen gaualdiaren argazki bilduma )
Sarkozyk Al-Qaedak bahitu zuen herritar frantsesaren "hilketa basatia eta higuingarria" baieztatu du
Frantziako presidentea telebistan azaldu da goiz huntan joan den apirilaren 19an Nigerren bahitua izan ondoren Malin zeukaten Michel Germaneau frantziar herritarraren heriotza baieztatzeko. Atzo bahituaren heriotza aldarrikatu zuen janeko Magreb islamiarreko Al-Quaida taldeak ( AQMI ). Joan den ostegunean frantziar militarrek talde horren aurka erasoa burutu zuten. 7 pertsona hil ziren bonbardaketa horretan.
Adreilua lehenetsi ordez jendearengan pentsatu... periferietako suteak baretzeko errezetarik zentzuzkoena ?
Esaldi horrekin laburbildu daiteke Laurent Mucchielli soziologoak frantziar hiri nagusietako periferietan gertatzen diren arazoak konpontzeko aldarrikatzen duen politika. Joan den ostiralaz geroztik, Grenobleko inguruan istiluak gertatzen ari dira. Tiroketa batean gazte bat -lapur bat poliziaren esanetan- hil ondoren jendarmeriaren bulego bat eta auto batzuk erre dituzte. Villiers-le-Bel-en atzo, oraingoan La Villeneuven...
Frantziako Legebiltzarrak aho batez onartu du etxeko indarkeriaren aurkako legea
Danielle Bousquet, deputatu sozialista kexu azaldu da Senatuak joan den astean lege egitasmoari buruz egin duen irakurketa murritza dela-eta. Legearen txostengileak nabarmendu duenez, jenero indarkeriaren izaera markatzeko asmoa zuten. Alta, senatariek etxeko indarkeria gisa ezaugarritu dute emazteek pairatzen dituzten bortizkeriak. Frantziako Legebiltzarrak aho batez onartu duen egitasmoak lehen aldikotz indarkeria psikologikoa konduan hartzen du.
Outox, «alcootest»ari aurre egiteko bertze edari miresgarria ?
Badira zonbait urte ohiko freskagarriei aurkari gogor bat azaldu zitzaien: edari energetikoak. Azterketa garaietan edo bestaren gau luzetan erabiliak izanen diren edariek eztabaida bizia sortu zuten bere garaian. Gaurdanik, Estatu frantsesean bertze edari miresgarria salgai ezarri dute. Outox izena du eta kaneta laranja batean aurkezten da «alcootest»aren aurkako borroka irabazteko txanzak areagotzen omen dituen edaria.
Telleria aske euroaginduari buruzko auziaren zain
Ion Telleria atzo goizean atxilotu zuten Lapurdin. Baionako komisaldegira eraman ondoren, gaur Paueko prokuradoreak jakinarazi dio espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua. Info7 irratian jarduten duen kazetari gaztea libre utzi du jujeak auzia egin bitartean. Heldu den asteartean aztertuko du auzitegiak euroagindua. Anartean, etxea eta lantokiaren artean murgildu beharko du Telleriak, egunero Donibane Lohizuneko komisaldegian aurkezteko egindua jaso duela. Kazetaria arratseko 4retan itzuli da bere lantokira, Urruńan. Bestalde, NPA alderdi ezkertiarrak euroagindua salatuz agiria zabaldu du.
Krisi ekonomikoari muzin eginez, gastu militarrak gora egin zuen iaz munduan
Stockholm International Peace Research Institute (Sipri)k bere urteko bilana plazaratu berri du. Bertan jasotzen denez, nazioarteko herrialdeek inoiz baino diru kopuru handiagoa gastatu zuten iaz armamentuan. Etxe Zurian izandako aldaketak ez da arlo horretan aparteko eraginik izan eta AEBak izan ziren iaz ere gastu militarrari diru-zama handiena egokitu zitzaion herrialdeak. Siprik aurkezturiko zerrendaren hirugarren postuan agertzen da Estatu frantsesa. Orotara, munduko herrialdeek 1 531 miliardo dolar eskeini zioten sektore militarrari, hau da 2008an baino %5,9 gehiago gastatu zuten arlo horretan.
Israelek giza ekintzaileen aurka buruturiko sarraskia salatzeko mobilizazioak egin dituzte Euskal Herrian
Gazara (Palestina) giza laguntza eramatera joaten ziren itsasontzien aurka erasoa burutu eta 19 lagun hil zituen, astelehenean, Israelgo Armadak. Berria ezagutu eta berehala mobilizazioak antolatu ziren Euskal Herriko hainbat hiritan, Palestinarekin elkartasunean jarduten duten plataforma ezberdinak deituak.
Palestinara giza laguntza ematera joan diren ekintzaleen aurkako erasoa salatzeko mobilizazioak
32 herrialdetatik heldutako ekintzaileez osaturiko itsasontzi-taldearen aurka erasoa burutu du Israelek. Gazara (Palestina) giza laguntza eramaten zuen itsasontzi baten aurka tirokatu ostean, gutxienez 14 pertsona hil eta beste hamarnaka zauritu dira Israelgo helikoptero batek buruturiko erasoan. Nazioarteko komunitatearen erantzun ezean, herritarrek mobilizazioak burutu dituzte berehala Ekialde Hurbilean. Iluntzean, lehen protestak egiten dituzte Euskal Herriko hiri ezberdinetan.
Frantziako Poliziak armategi bat atzeman du Pirinio Ekialdeko departamenduan
Espainiar estatutik zetorren ibilgailu bat kontrolatu eta gero, armak, lehergaiak eta 100 000 euro atzeman ditu frantziar Poliziak Pirinio Ekialdeko departamenduan. AFP berri agentziak zabaldu duenez, dozenaka eskopeta eta pistoleta, horren munizioa, obuseak, grenadak eta leherkariak bilatu ditu poliziak atxebizitza batean. Joan den maiatzaren 6an ibilgailu batean zihoazen bi pertsona atxilotu ondoren bilatu omen du poliziak armategia. Perpynian-eko (Ipar Katalunia ) Polizi Judizialak agerraldia iragarri du operazioaren nondik-norakoak emateko. Hala ere, frantziar hedabideek diotenez, «kolekzionista baten edo saltzaile batena litzateke» ez ohiko armategia.


- 