14 urteko Korsikako gazte bat koma egoeran Poliziak ke-potea jaurti ondoren

Argitaratua: 2009-04-03 13:51:45

Larunbat arratsaldean manifestazioa eginen dute Bastian «Poliziak irlan burutzen duen errepresioa» salatzeko. Yvan Colonna presoari 22 urteko kartzela zigorra ezarri ziotelarik mobilizapen anitz izan dira Korsikako karriketan. Manifestazio batean, Bastian, poliziek ke-poteak jaurti zituzten gazteei aurre egiteko. Horren ondorioz, Xavier Orsini, 14 urteko gaztea, koma egoeran izan da. Ikus bideoa eta argazkiak.

Masailezur hautsia, birikietako infekzioa, edema zerebrala.. 14 urteko gazteak zauri larriak jazan zituen Bastian Yvan Colonnaren sostenguz buruturiko martxan parte hartzen zelarik. Joan den asteartean burutu zen manifestazioan horretan bildutako lekukotasunek polizi batek 5 metrora zegoela ke-potea jaurti ziola erraten dute. Argazki eta bideoen bitartez, poliziak bortizki oldartu zirela ehunka gazteen kontra frogatzeko ahalegin berezia egin dute "U Ribombu" agerkarian.

«Gazteen aurkako jazarpena etengabe gora doa, orain arte ADN laginak hartzen zizkieten beren aurka auziak zabaltzeko, oraingoan gazte baten heriotza bilatu dute poliziek», azaldu dute.

Astekari honek idatzi duenez, mundu zabalean bezala, Korsikan ere injustiziaren aurka altxatzen diren gazteak armak dituzten poliziak atxematen dituzte buru aurrean».

Bir maneran, «Korsikako komunikabideek arazorik ez dutela ukan gazteen mobilizazioak desitxuratzeko» eta Xavier Orsini izena duen adin-tipikoari «egin diotena ezkutatzeko» salatu dute agerkari abertzale horretan.

Ondoren, argazkien bidez, medioek adierazitako bertsionea deusestatzen saiatu da astekaria. «Ez, ez ziren 80-100 lagun Yvann Colonna borrokalariari Bastiako karriketan, gertakari larri hau gertatu denean 500 bat gazte ziren Bastian eta beste ehunka manifestazio burutu zituzten Aiacciu, Corti, Purtivechju, Lisula edo Fium’Orbu herrietan».

Beste informazio batzuk gezurtatu dituzte baitaere. «Gazteak ez zuen 20 urte, esan dute bezala, 14 urte soilik ditu» eta «erietxean larri zauriturik utzi duen tiro jaurtiketa ez ezagututako toki batetik zetorrela erran dutenak gezurretan ibili dira, armak zituzten bakarrak poliziak zirela ondo dakitelako».

Finean, «poliziek, hurbiletik, gaztearen buruaren kontra tiroa jaurti ziotela» azpimarratu du agerkariak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi