Argitaratua: 2009-12-18 12:37:35
Aminatu Haidar goizaldean arribatu da Saharara. Dagoeneko familiarekin da Aaiuneko bere etxean. Atzo gauean, erietxea atzean utzi eta Lanzaroteko (Kanariar Uharteak ) aeroportutik espainiar hegazkin miitar batean abiatu zen. 32 eguneko gose-greba egin du giza eskubideen aldeko militanteak. Hedabideek aipatu dutenez, Sarkozy presidenteak eginiko bitartekaritza lana ahalbideratu du Marokok jarrera aldatzea.
Segurtasun neurri handien artean heldu da emazte sahararra bere etxera. Edonola ere, Aaiuneko bere etxean da jadanik Aminatu Haidar.
Bart Arrecifeko (Lanzarote) erietxea gibelean utzi eta Lanzaroteko aireportura eraman zuten. 32 egun egin ditu gose greba bertako gela batean militante sahararra, eta bertatik, Espainiako hegazkin militar batean, hartu zuen Saharako bidea.
Aaiunen bizi da Haidar bere familiarekin, eta bertako aeroportuan atzeman zuten joan den azaroaren 13an Marokoko militarrek. Bere pasaportean marokorra dela azaltzeari muzin egin eta gero Espainiara bidali zuten. Bertara heldu bezain fite greba abiatu zuen Lanzaroteko aireportuan.
Militante sahararraren borrokaldiak gatazka diplomatiko handia piztu du. Marokok Sahara itzultzeko baimena ez zion eman nahi, ez bederen saharar gisa soilik. Madrilek zailtasun nabarmenak izan ditu arazoari irtenbidea emateko. Zapateroren Gobernuak kritika anitz jaso ditu Saharako auzian duen jarreragatik, orohar, eta Marokoko gobernuaren aitzinean jarrera eraginkorrago bat agertu ez duelako.
Gaur hainbat hedabideek aipatzen dutenez, Frantziako presidenteak, Nicolas Sarkozyk, nolabaiteko bitartekaritza burutu du Marokoko jarrera aldarazteko eta, bide batez, Aminatu Haidarren protestak sorturiko korapilo diplomatikoa askatzeko.
| |
UMP |
PS |
UDF |
Verts |
AU |
FN |
LCR |
| Baiona |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Biarritz |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Angelu |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Donibane Lohizune |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Hendaia |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Uztaritze |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Ezpeleta |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Urruņa |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Hazparne |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Senpere |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Donibane Garazi |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Baigorri |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Donapaleu |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Maule |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
| Atharratze |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
6.000 |
|