Telleria aske euroaginduari buruzko auziaren zain

Argitaratua: 2010-06-09 12:16:54

Ion Telleria atzo goizean atxilotu zuten Lapurdin. Baionako komisaldegira eraman ondoren, gaur Paueko prokuradoreak jakinarazi dio espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua. Info7 irratian jarduten duen kazetari gaztea libre utzi du jujeak auzia egin bitartean. Heldu den asteartean aztertuko du auzitegiak euroagindua. Anartean, etxea eta lantokiaren artean murgildu beharko du Telleriak, egunero Donibane Lohizuneko komisaldegian aurkezteko egindua jaso duela. Kazetaria arratseko 4retan itzuli da bere lantokira, Urruņan. Bestalde, NPA alderdi ezkertiarrak euroagindua salatuz agiria zabaldu du.

Bestalde, hiru gazte Erroman atxilotu dituzte, eguerdi huntan, Italiako legebiltzarraren aitzinean antolaturiko agerraldi batean parte-hartzera joaten zirenean.

Idiazabalen sortua, Lapurdin lan eta bizi da Segi auziarekin lotzen duten Ion Telleria Info7 irratian jarduten du esatari gisa. Kale Gorria, goizeko irrati-saioan jardun ondoren, azkanaldian, arratseko albistegietan entzuten genuen kazetariaren ahotsa.

Kazetariaren lankideek elkartasun mezua zintzilikatu dute irratiaren webgunean Telleriaren atxiloketaren berri izan eta minutu batzutara.

Espainiako Poliziak 2009ko azaroan gazte independentisten aurka burutu zuen operazioaren baitan Telleria atxilotzen saiatu ziren baina ez zuten etxean aurkitu. Preseski, operazio hori saihestea lortu zuten beste hiru gazte atxilotu dituzte eguedi huntan Erroman. Fermin Martinez, Zuriņe Gojenola eta Artzain Santestebanek gazte independentisten aurkako jazarpena salatu behar zuten agerraldi horretan Jose Luis Rodriguez Zapatero espainiak presidentea Italiako hiriburuan dagoela baliatuz. Alta Italiako Legebiltzarreko plazara zihoazela Carabinieriek atzeman dituzte.

Aurore Martinen aurkako euroagindua errefusatu eta biharamunean...
Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasunako mahaikidearen aurkako euroagindua errefusatu eta biharamunean atxilotua izan da Ion Telleria. Jarduera politikoan oinarrituriko auziak dira biak.

Baionako suprefetura aitzinean eginiko elgarretaratzean, Martinen aurkako euroagindua errefusatzea berri ona zela nabarmendu zuen Xabi Larraldek. Alta, Batasunako bozeramaleak Ģmobilizatuak segitzekoģ gomendioa eman zuen, Ģprozesura hau ez dadila gehiago aplikatu lan politikoa zigortzekoģ.

Baionako NPA alderdiak agiria zabaldu du gaur euskal gatazkari konponbide politika eman behar zaiola aldarrikatuz eta gisa beran militante politikoen aurkako euroaginduaren prozedura baliatzea deitoratuz. Ion Telleriaren aukako auzia bertan behera uzteko eskatzeaz gain, hori eta beste kasuen aurka antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du alderdi ezkertiarrak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Jon

2010-06-09

Animo Ion! Izalgo herritar guztiak hirekin gare!
Eutsiiiih!

icon

Mattin

2010-06-09

SEGI BORROKAN!!
SEGI ANTOLAKUNTZAN!!

AUPA JON! ANIMO ETA SEGI AURRERA!

icon

kubalibre

2010-06-09

aupa gazte. Eutsi denok hirekin gaituk.
Fasista hauek apurtu arte segi borroka segi antolakuntza!
Eta kubatik apoioa eta sustengoa.

icon

futbolari

2010-06-09

Aupa ION!!!

Animo ta besarkada haundi bat Bruselatik!!!

icon

izal

2010-06-09

AUPA,KATU!
JOTAKE IRABAZI ARTE!

icon

segi borrokan

2010-06-09

aupa ion !eutsi gogor! zure borroka jarraituko dugu ! gora SEGI !

icon

gaztea

2010-06-10

aske utzi dute! asteartean berrikusiko omen dute euroagindua baina bitartean aske utzi dute! ongi etorri!

Komentarioa idatzi