Frantziako Poliziak armategi bat atzeman du Pirinio Ekialdeko departamenduan

Argitaratua: 2010-05-14 14:10:22

Espainiar estatutik zetorren ibilgailu bat kontrolatu eta gero, armak, lehergaiak eta 100 000 euro atzeman ditu frantziar Poliziak Pirinio Ekialdeko departamenduan. AFP berri agentziak zabaldu duenez, dozenaka eskopeta eta pistoleta, horren munizioa, obuseak, grenadak eta leherkariak bilatu ditu poliziak atxebizitza batean. Joan den maiatzaren 6an ibilgailu batean zihoazen bi pertsona atxilotu ondoren bilatu omen du poliziak armategia. Perpynian-eko (Ipar Katalunia ) Polizi Judizialak agerraldia iragarri du operazioaren nondik-norakoak emateko. Hala ere, frantziar hedabideek diotenez, «kolekzionista baten edo saltzaile batena litzateke» ez ohiko armategia.

AFP berri agentziak gaur zabaldu duen infromazioaren arabera, «Espainiatik zetorren ibilgailu bat kontrolatu eta gero» aurkitu dute aipatu armategia. Iduriz, furgoi horretan munizioak atzeman zituzten joan den maiatzaren 6an Aduanetako poliziek eginiko kontrol arrunt batean.

Ibilgailuan zihoazen bi pertsonak atxilotu eta gero poliziek aipatu armategia atzeman dute Pirinio Ekialdeko departamenduan kokatua den etxebizitza batean.

Perpynian-eko (Ipar Katalunia ) Polizi Judizialak agerraldia iragarri du gaur 14.30etan operazioaren nondik-norakoak emateko.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi