Zentral nuklearren segurtasuna hobetzeko berrikuntza lanak agindu ditu ASNk

Argitaratua: 2012-01-03 16:11:52

Alsaziarrek eginiko protesteei bizkarra emanez, 1978az geroztik martxan den Fassenheim-eko zentralaren bizitza luzatuko dute.

Segurtasun Nuklearreko Agintaritzak (ASN) Frantziako zentral nuklearren gaineko txostena plazaratu du. Txosten horren arabera, Hexagonoko zentral guztiek segurtasun baremoak betetzen dituzte eta, ondorioz, "ez da beharrezko inolako erreaktorerik gelditzea". Ez da 1978az geroztik Alsazian martxan dagoen Fessenheim-eko planta ere. Izan ere, inbertsio egutegia proposatu du ASNk zentraletako birkortasuna handitzeko eta "muturreko egoerak" gainditzeko zentralen gaitasuna bermatzeko. Agindu hori betetzeko inbertsio handiak egin beharko ditu zentralak kudeatzen dituen EDF argindar konpainiak. ( Irakurri ere: Espainiako gobernuak Arabatik gertu dagoen Garoņako zentrala ixteko agindia baliogabetu nahi du ).

Zentral atomikoek Estatu frantziarrak sortzen duen argindar ekoizpenaren hiru laurdena eta kontsumitzen duen %18a nuklear parkeak bermatzen dute. Japoniako Fukushima zentralean izandako istripu larriak energia atomikoar buruzko eztabaida berpiztu zuen Hexagonoan. Eztabaida horren erdian, Gobernuak txostena egitea eskatu zion Segurtasun Nuklearreko Agintaritzari.

Hain zuzen ere, 79 planta atomikoetan -horietarik 58 erreaktore-, Flamanvillen eraikitzen ari den EPR-ean eta erregaien kudeaketari loturiko lantegian segurtasun frogak burutzeko agindua jaso zuen ASNk.

Presidentziarako hauteskundeetarako lau hilabete t'erdi falta direlarik, erakunde horrek bere txostena plazaratu du. Txostenak dioenez, Hexagonoak zabalik diren zentralek eta eraikitze prozesuak diren lantegiek segurtasun neurriak betetzen dituzte. Ondorioz, ez dela beharrezko erreaktore bakar bat ere gelditzea azaldu du ASNk. 1978az geroztik Fessenheim-en (Alsazia) martxan den zentrala ere bizirik uzteko gomendioa eman du aipatu erakundeak.

Izan ere, inbertsio egutegia proposatu du ASNk zentraletako birkortasuna handitzeko eta "murrurreko egoerak" gainditzeko gaitasuna bermatuz.

Txostenak zehaztu duenez, 58 erreaktore horien kudeaketa buruzten duen EDF konpainiak egitasmo bat aurkeztu beharko du heldu den ekainaren 30a baino lehen zentral bakoitzaren inguruan "nukleo gogorra" plantan jartzeko, "muturreko egoeretan ere segurtasunerako ezinbestekoak diren funtzioak bermatzeko".


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi