INLA talde irlandarrak armak uzteko prozesua amaitutzat eman du

Argitaratua: 2010-02-08 14:07:35

Irlandako Nazio Askapenerako Taldeak (INLA) bere arman uzteko prozesua amaitutzat eman du gaur. Dublineko RTE telebistak jasotako agiri batean, Irlandako batasuna lortzeko "bide politikoak eta baketsuak" erabiltzeko engaiamendua hartu du INLAk. Talde armatu horren ordezkari politikoa den Irlandako Alderdi Errepublikarra Sozialista alderdiak sinatu du agiria.

Badira 4 hilabete Dublinen buruturiko ekitaldian "borroka armatua" amaitutzat eman zuen jadanik INLAk. Izan ere, agerraldian ez zuen zehaztu noiz eta nola burutuko zuen armak uzteko desmartxa.

70 eta 80. hamarkadetan jarduera armatu azkarra izan duen INLAk. 100 gora lagun hil zituen; horien artean Airey Neave deputatu kontserbadorea. Bestalde, INLA taldearen hiru militante, Patsy O'Hara, Kevin Lynch y Michael Devine 1981ean britaniar espetxetan buruturiko gose grebatan hil ziren. IRA talde armatuaren beste 7 boluntario -besteak beste Bobby Sands- hil ziren borrokaldi hartan.

INLAk eginiko iragarpena errepublikar eta unionisten arteko akordioaren ondoren ezagutzera eman dute. Alta, "badira aste batzuk amaitu zela desarmea" azaldu dute errepublikarrek. Akordio horri esker, polizi eta justiziaren eskuduntzak beregaratuko du Belfasteko gobernuak.

Britain Handiko Gobernuak otsailaren 14an agortuko den epea eman dizkie Ipar Irlandan oraindik orain jarduten duten talde armatuei "neholako zigorrik jaso gabe" armak utz dezaten.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi