Kataluniako erreferendumak eredutzat hartuta hego tiroldarrek independentziaren alde bozkatu dute
Wilaweb hedabideak jakitera eman duenez, Hego Tiroleko independetistak eradutzat hartu dute Katalunian eginiko autodeterminazio erreferenduma. Hartara, lotesle ez diren bost bat kontsulta burutu dituzte hego tiroldarrek. Bozketa horien datuak bildurik gehiengoa independentziaren alde azadu da. Hain zuzen ere, %95,24a Mundu Gerratik honat Italiara lotua den lurraldearen independentziaren alde azaldu da. %2,76ak ezetza bozkatu du eta %1,76a bot zuria eman du (4 boz baiogabe zenbatu dira ere). Erroldaren %31,20ak hartu du parte Llibertat Sud-tirolesa (STF) mugimenduak antolaturiko kontsultetan.
STFko kide batzuk begirale gisa aritu ziren Catalunyan 2009ko abenduaren 13an eta 2010eko ekainaren 12an eginiko kontsultetan. Lotesle ez diren erreferendum hauen irudiak eta bestelako informazioak webgune berean antzeman daitezke.
2007an egindako inkestak islatu zuen joera baieztatzera etorri dira kontsulta hauek. Inkesta horren arabera Austria eta Italia artean dagoen Hego Tiroleko biztanleen %54,6k Italia utzi nahi du. Geroari buruz galdetuta, %33,4k estatu independente baten bizi nahi du eta %21,3k, ordea, Austriarekin bat eginen duen lurraldean.
2006ko estatitiska aitzat harturik hona hemen Hegon Tirolen karietara hainbat xehetasun:
- Populazioa: 487.673 biztanle (2006)
- Lurraldetasuna: 7.400 km2
- Erakundeak: Bozano-Hego Tiroleko probintzi autonomoa
- Estatu administrazioa: Italia.
- Hiri nagusiak: Bolzano (Bolzano), Meran (Merano), Brixen (Bressanone), Brünick.
- Bertako hizkutzak: alemana eta ladinoa
- Hizkuntza ofizialak: italiana eta alemana.





