Krisi ekonomikoari muzin eginez, gastu militarrak gora egin zuen iaz munduan

Argitaratua: 2010-06-03 11:02:04

Rafale izeneko punta-puntako frantziar gerra-hegazkina.

Stockholm International Peace Research Institute (Sipri)k bere urteko bilana plazaratu berri du. Bertan jasotzen denez, nazioarteko herrialdeek inoiz baino diru kopuru handiagoa gastatu zuten iaz armamentuan. Etxe Zurian izandako aldaketak ez da arlo horretan aparteko eraginik izan eta AEBak izan ziren iaz ere gastu militarrari diru-zama handiena egokitu zitzaion herrialdeak. Siprik aurkezturiko zerrendaren hirugarren postuan agertzen da Estatu frantsesa. Orotara,  munduko herrialdeek 1 531 miliardo dolar eskeini zioten sektore militarrari, hau da 2008an baino %5,9 gehiago gastatu zuten arlo horretan.

Krisi ekonomikoak oso eragin apala ukan du industria militarrean. Nazioarteko herrialdeek armategia hornitzeari egokitu zioten buxetak gora egin zuen 2009. urtean. Hartara, Washingtonek eginiko inbertsioei esker armamentuzko industriak mozkin zoragarriak lortu zituen iaz.

Orotara,  munduko herrialdeek 1 531 miliardo dolar eskeini zioten sektore militarrari, hau da 2008an baino %5,9 gehiago gastatu zuten armategia berritzeko. Sipri institutuak bere urteko txostenean agerian utzi duenez, 2000az geroztik armamentuari egokitutako buxeta etengabe gora doa munduan. Azken hamarkan %49an emendatu da gastu militarra.

Institutu honek lortu dituen xifren arabera, Estatu Batuek 661 miliardo dolar gastatu zuten iaz armamentuan. Hau da, aurreko urtean baino 47 miliardo gehiago. Arlo honetan, bederen, Etxe Zurian izandako aldaketak oso eragin eskasa izan du.

Txinak xifra ofizialak ez baditu eman ere, aipatu erakundearen arabera ekialdeko erraldoiak gutxienez 100 miliardo gastatu zituen bere armategia hornitzeko. Zerrenda horretako hirugarren postuan estatu fransesa agertzen da. Sarkozyren gobernuak 63,9 miliardo dolar gastatu zituen iaz armak erosteko.

Sipri instituaren presidentea den Perlo-Freeman-en ustez, datu horiek eskutan "potentzia handiek eta baita ertainek ere gastu militarra aukera estrategikoa bezala hartzen dute, horregatik krisi egoera batean murgilduta ere arlo horretan harturiko engaiamenduak atxikitzen dituzte".

( Txosten honen karietara xehetasun gehiago : Le Monde kazetan )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi