Adreilua lehenetsi ordez jendearengan pentsatu... periferietako suteak baretzeko errezetarik zentzuzkoena ?

Argitaratua: 2010-07-19 15:16:26

Frantziar Barne ministroa, Hortefeux, Villeneuven izan da asteburuan.

Esaldi horrekin laburbildu daiteke Laurent Mucchielli soziologoak frantziar hiri nagusietako periferietan gertatzen diren arazoak konpontzeko aldarrikatzen duen politika. Joan den ostiralaz geroztik, Grenobleko inguruan istiluak gertatzen ari dira. Tiroketa batean gazte bat -lapur bat poliziaren esanetan- hil ondoren jendarmeriaren bulego bat eta auto batzuk erre dituzte. Villiers-le-Bel-en atzo, oraingoan La Villeneuven...

Poliziak azaldu duenez, lapurketak burutzen ohi zituen gazte bat kontrol batetik ihes eta gero tiroketa izan da, gazte hilik suertatuz. Inkesta zabalik dago eta gutxienez bi polizien gainean ikerketa egiten ari dela azaldu du Barne Ministaritzak.

Heriotza gertatu eta gero, istilu larriak piztu dira Grenobletik gertu dagoen La Villeneuve herrian. La Villeneuve ez da «auzo bero bat», 4 000 biztanle baino gutxiago duen herrixka bat baizik.

Bertan, hamarnaka kaputxadunek gendarmeriaren bulegoari su eman diote, hainbat auto erre dituztela ere. Grenoblen bertan istiluak izan dira asteburuan zehar. Hogei bat lagun atxilotu dtuzte, autoak erretzea eta poliziari erasotzea leporatuta.

Jendarmeriaren aurkako erasoari erantzunez, 250 bat soldadu bidali dituzte La Villeneuvera jendarmeak babesteko xede. Hortefeux Barne ministroak herria bisitatu du bertan lan egiten duten poliziei sostengua emateko.

Laurent Mucchielli soziologoak "Rue89" sitean idatzi duenez, ez da harritzekoa Grenobleko periferian gertatu dena. Lehenik ere, Pariseko inguruan, Villiers-le-Bel-en antzeko zerbait gertatu zen, eta aitzinean...

Soziologoak argi dauka 2003az geroztik frantziar gobernuek periferiako auzoetan burutzen duten hirigintza politikak kale egin duela. Ondoren errezeta xume bat ematen du: adreiluan, hau da eraikinetan soilik inbestitu beharrean, jendearengan pentsatu eta garapen soziala ekarriko duen politika martxan jartzea.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi