Marine Le Penek plenta ezarriko du Maitiaren kontra

Argitaratua: 2012-01-17 16:01:04

Marine Le Pen eskuin-muturreko buruzagiak jakitera eman duenez Konstituzio Kontseilura jotzeaz gain plenta ezarriko du François Maitia Baxe Nafarroako kontseilari sozialistaren kontra. Maitiak gogor salatu zuen MoDem-eko deputatua den Jean-Lassallek euskal hautetsiei eginiko proposamena. Hain zuzen ere, FNko hautagaiak beren sostengua galdetu ezkero hauteskundeetan parte hartzeko beharrezko dituen sostengu lortzeko bidean eskaerari baietz erantzuteko gomita luzatu zien Lassallek euskal hautetsier.

Heldu den udaberrian iragaten diren Frantziako legebiltzarreko bozetan hautagai den Frantxoa Maitia PSko buruzagiak Lassallen aholku hori kritikatu ostean ( hemen Maitiak hilaren 7an bere blogean sareaturiko eskutitza), Marine Le Penek salaketa bat ezartzeko asmoa jakinarazi du prentsa-agiri baten bidez.

Berdintasun eskubidea urraturik izan delakoan Frantziako Konstituzio Kontseilura joko duela iragarri du. Hortaz gain salaketa ezartzeko asmoa baieztatu du.

FNk 500 hautetsien sostengua aurkeztu behar hauteskundeetan parte ahal izateko.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi