Merkelen etxezain gisa aurkeztu dute Sarkozy arrakasta handia biltzen ari den bideo batean
1963ko filma bat baliaturik, Udo Eling-ek arrakasta handia biltzen ari den lana burutu du. Urte berria kari, euroguneak pairatzen duen krisiari buruzko satira egin du egileak. Horren berri atzeman dugu Alsaziako blog elebidun honetan. Jatorrizko bertsioa alemandarrez egina da, baina azpitituluak frantsesez badira. Bideo umoretsu honetan bere urtebetetzea bakardadean ospatzen duen Merkel anderea zerbitzatzen agertzen da Sarkozy "majordomoa".
Jatorrizko filmaren titulua hauxe da: "90. urtebetetzea edo afaria bakardadean". Filma 1963an egina da eta Lauri Wylie britainiarrak 1920ko hamarkadan eginiko antzezlana izan zuen oinarri Heinz Dunkhase zuzendariak. Filma oso ezaguna da Alemanian, urtero-urtero, Urtats Gauean telebistak ematen duelako.
Aurten, ordea, Udo Eling satiristak honela berbatailatu du filma: "Euroa salbatzeko 90. gailurra edo euro bakar bat ere ez inorentzat". Eling-ek ARD kate publikoarendako egin du bideoa. Izan ere, Alsaziako blog elebidun batean frantsesezko azpitituluak ezarri dizkiotelarik, gori-gorian dabil "remake" umoretsua sarean.
Zinema zaleek, ordea, agian interesa dute filma orijinala begiraztatzeko. Horren zatia helbide honetan atzemanen dute.





