30 urte ondoren, heriotza zigorraren aurkako borroka irabazi du Mumia Abu-Jamalek

Argitaratua: 2011-12-07 22:00:29

Mumia Abu Jamal kazetariak 30 urteko borroka eraman ondoren lortu du bere aurkako heriotza zigorra bertan behera geratzea.

1981ko abenduan, Filadelfiako polizia baten erailketaz errudutzat jo zuten Mumia Abu Jamal. Geroztik bere erruganetasuna aldarrikatu du heriotza zigorraren aurkako 30 urtetako borroka luzea eman duen kazetariak. Ortziral huntan, abenduak 9an, 21.00etan, Donapaleuko Aldaka gaztetxean, AEBtako militante afroamerikarrari buruzko bideo dokumentala bat aurkeztuko da. Egun berean, Mauleko Zinka ostatuan, gaualdia antolaturik da ere. Bertan Marc Evans et William Francomek Mumia Abu Jamali buruz eginiko dokumentala emanen dute.  Bi gaualdi horien atarian eta, orohar, munduan zehar Abenduaren 10era begira antolatu elkartasun ekimenen bezperan etorri da berria: heriotza zigorra ez diote emango Mumiari, nahiz eta bizi arteko zigorra bete beharko duen.

Mumia Abu-Jamal —jaiotze-izenaz Wesley Cook— 1954an sortutako kazetari eta ekintzaile afroamerikarra da. Gaztea zelarik Pantera Beltzak (Black Panther Party, BPP) alderdiko kide egin zen eta militante gisa sarritan salatu zuen Filadelphiako poliziak agertzen zituen jarrera bortitzak eta arrazistak.
1981ean kartzelan sartu zuten eta irregulartasunez beteriko auzi baten bitartez heriotza zigorra ezarri zioten Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita. Geroztik Pensilvannyako espetxean dago preso.
Ondoko urtetan izan ziren helegite saioek argi eta garbi erakutsi dute sistema politiko eta judizialak zilegitasunik gabeko neurri ilegalak erabili zituela militante afroamerikarra kondenatzeko. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazizta gailendu ziren zirela eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak egin zituztela onartu dute.
1990eko hamarkadatik EEBB, Frantzia eta Alemaniatik hasi eta munduan zehar Mumiaren aldeko kanpaina garatua izan da. Gaur egun, militante afroamerikarrari elkartasuna helarazten dioten mugimenduak kontinente guztietan atzeman daitezke.

Hala ere, bi alditan, haren exekuzioa antolatu zen bainan kanpoko sustenguaren presioari esker, egin nahia bertan behera utzi zuten. Eramaiten duen borroka, idatzi dituen liburuak edo dokumentalen bitartez Amerikako beltzen, antikapitalismoa eta heriotza kondenaren aurkako sinbolo bat bilakatu da.

Euskal Wikipediak jasotzen duenez, 2011ko apirilaren 26an Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Erabaki horrek dagoeneko exekuzio mehatxua bertan behera utzi zuen.

Iragan urriaren 11an, Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte Filadelfiako Fiskaltzak ezin izango zuela Mumia Abu-Jamal exekutatu. Asteazken honetan, fiskaltzak zehazki exekuzioa egiteko eskaeran atzera egin du. Ondorioz, heriotza zigorra bertan behera geratu da.
Mundu osoan elkartasun ekintzak
Mumiari ezarritako heriotza zigorra kondenaren 30. urteurrena hunen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, mundu osotik elkartasun ekimenak antolatuko dira abenduaren 10aren inguruan.

Hartara, mozio instituzionalak, elkarretaratzeak, grafitiak, kale izenen izenpetze sinbolikoak ( Pariseko “Rue de Mumia Abu-Jamal”), herri eta hirietan Ohorezko Seme izendatzeak ( Paris, Montreal…), edo elkarte eta kolektiboetako ohorezko kide izendatzeak eginen dituzte.

Euskal Herrian ere ekintzak badira. Hartara, ortziral huntan, Donapaleuko Aldaka gaztetxean 21:00tan,  Mumia Abu Jamal militante afroamerikarrari buruzko bideo dokumentala bat aurkeztuko dute. Larunbatean, berriz, elkarretaratzea antolatua da Bilboko Riberan.

( Mumiak eraman duen borrokari buruz xehetasun gehiago blog honetan. Informazioa rap soinupean  )

(  Euskal Herriko Mumiaren lagunak bloga )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Berriak

2011-12-07

http://www.gara.net/azkenak/12/308338/es/Anuncian-que-activista-Mumia-Abu-Jamal-no-sera-ejecutado

Komentarioa idatzi