Israelgo Armadak NBEren eskola bi bonbardatu ditu Gazan, eta 53 palestinar hil ditu

Argitaratua: 2009-01-06 13:42:36

Judu ortodoxoek bonbardaketak begiratzen dituzte.

Nazio Batuen Elkarteak (NBE) Gaza hirian kudeatzen duen eskolan 400 bat pertsona dira, azken egunotan gertatu diren bonbardaketen ondorioz bertan aterpea bilatu duten errefuxiatuak gehienbat. Bart, Israelgo Armadak Asma izeneko ikastetxea bonbardatu zuen, erasoaren ondorioz hiru pertsona hil direlarik. Gaur, NBEren salaketari muzin eginez, beste eskola bat bonbardatu du. Orotara 53 palestinar hil ditu.

Nazio Batuen Errefuxiatuekiko Bulegoaren (UNRWA) arduradunak eman du lehen erasoaren berri. "Bart, gaueko 23.30etan Israelgo Armadak Asma eskola bonbardatu zuen, hiru gizonezko gazteen heriotza eraginez".

Hildakoak 24, 25 eta 29 urteko gazteak dira, hirurak familia berekoak. "Beit Lahiyatik ihes egindako jendea dago eskolan, orotara 400 bat gora lagun, gehienak umeak".

Asmako eskola "argiki identifikaturik dago, NBEko ikurrarekin, eta gainera, gure erakundeko beste eraikin guziak bezala, bere kokapena zehatza zein den jakinarazi diogu Israelgo Armadari" gaineratu du UNRWAko ordezkari batek.

UNRWAko bozeramale den Christopher Gunnesek gertaera larria dela adierazi du, "zuzenbide humanitarioaren aurka jotzen den erasoa dugu hau, nazioarteko zuzenbide humanitarioak debekatzen baitu eskola, erietxe eta gisako eraikinen aurka erasoak burutzea".

Israelgo Gobernuari bere kexa adierazi ondoren, erasoaren kari ikerketa independentea abiatzea exijitu du UNRWAk. Handik ordu guttira, kexari erantzun ordez, Israelek bigarren eraso burutu du Gazako iparraldean NBEk duen beste eskolaren aurka. Orotara, bi eraso horieran 50 palestinar bat hil dira.

(Irakur ere: Gazaren aurkako eraso neurrigabea amaitzeko aldarrikatu dute Baionako elgarretaratzean)


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi