Guadalupeko grebalarien aldarrikapen nagusia, soldaten emendatzea, onartzeko prest da oraingoan Sarkozy
Frantziako presidenteak Guadalupeko protesta mugimenduak eginiko aldarrikapen nagusietarikoa onartuko du gaur arratsaldean Eliseon eginen den gailurrean. Soldatak hobetzeko 200 euroko lan saria eskatu dute azken hilabetean manifestariek, eta Sarkozyk "antzeko neurria" aitzat hartuko duela iragarri du Fillon lehen ministroak. Galdera hauxe da: Zergatik Sarkozyk onartuko du gaurko bileran hilaren 13an Frantziako Gobernuaren ordezkariak Antilletan, Yves Yegok, sinatu zuen gisa berako engaiamendua..... eta Matignonen presiopean alboratua izan zen aurre-hitzarmena?
Elkartasun dirulaguntza "beste era batera" neurtuko dutela "itsas haratago" biztanleriaren onurako iragarri Fillon lehen ministroak "itsas haratagoko" eta Sarkozyren arteko bileraren atarian.
Guadalupeko grebalariek 200 euroko diru saria eskatzen dute soldata guziak emandatzeko. Dirudienez, Sarkozyk eskaera hori onartuko du, nahiz eta baldintza batzuk ezarri. Hartara, sodata guziak emendatu ordez, txikienak hobetzea proposatuko du Eliseok.
Berriz ere Matignon eta Eliseo arteko borroka
Fillonek azaldu duenez, neurri horrekin "diru garestitzeari aurre egiteko" eskaerari erantzun aproposa emanen dio Frantziako Gobernuak. Hala ere, Mediapart agerkari digitalak zabaldu duen informazioaren arabera, dagoeneko otsailaren 13an Yves Yegok gaur proposatzen den aurreakordio bat sinatu zuen. Alta, Matignon-en akordio horren mamia errefusatu zuten, Yegok atzera egin zuen, eta bere posizioa babesteko nahian..... gezurra esan zuen, benetako hitzarmenarik ez zegoela aldarrikatuz.
Agerkari digitalak Guadalupeko sindikatuen eta gobernuaren arteko aurre-hitzarmenaren kopia argitara eman du. Hots, gobernuaren erranetan "esistutzen ez zen engaiamendua".... esistitzearez gain idatzia dago.
Dokumentuan, 200 euroko diru saria aipatzen da jadanik, Antilletako biztanleriaren bizimodua hobetzeko beste neurri batzuen artean.
Informazioa zabaldu ondoren, hauxe da galdera: zergatik Frantziako Gobernuak, hots Fillon lehen ministroak, errefusatu zuen orduan Yegok aitzineratutako aurreakordioa, egun batzuk soilik pasatu eta gero Sarkozyk aurreko akordio horren mamiari berriz heltzeko? Matignon eta Eliseo arteko borroka hori libratzen zen bitartean...... egoera ustendu da Antilletan, Guadalupetik beste lurraldetara zabalduz. Bir maneran, alferrik galdutako denbora horretan sindikalista bat hil dela Guadalupen gogora ekarri behar da.
Hilabeteko greba baten ondoren...
Bihar beteko da greba mugimenduaren lehen hilabetea eta giro bero dago Antilletan, bereziki Guadalupen, non bart gauean istilu berriak izan ziren. Gogoratu behar da, bestalde, asteazken gauean sindikalista bat tiroz hil zela, eta gertakari larri horrek tentsioa areagotu du.
Atzo arratsean segurtasun bilera deitu zuen Alliot-Marie ministroak, eta horren ondoren 400 bat gendarme gehiago bidaliko dituztela Guadalupera iragarri zuen Frantziako Barne Ministerioak.
Era berean, sindikatuak eta patronaleko ordezkariak hartu zituen Sarkozyk Eliseon. Bilera horretan Sarkozyk 2,5 miliardoko "burtsa soziala" iragarri zuen. Beste neurrien artean "prima" bereziak eskeini zituen langabe direnentzat eta baldintza bereziak betetzen dituzten familien egoera hobetzeko.
CFDT sindikatuak "aurrerapausoa" ikusten du iragarpen horretan (oraino 1,4 miliar eskeintzen zituen Gobernuak). Alta, Sarkozyk ahalegin gehiago egin behar duela uste du. Nolabaiteko "bultzada" emateko presidenteari, martxoaren 19ko protesta eguna baliogarri dela uste du CFDT-ek.





