Sarkozyk Al-Qaedak bahitu zuen herritar frantsesaren "hilketa basatia eta higuingarria" baieztatu du

Argitaratua: 2010-07-26 14:53:10

Frantziako presidentea telebistan azaldu da goiz huntan joan den apirilaren 19an Nigerren bahitua izan ondoren Malin zeukaten Michel Germaneau frantziar herritarraren heriotza baieztatzeko. Atzo bahituaren heriotza aldarrikatu zuen janeko Magreb islamiarreko Al-Quaida taldeak ( AQMI ). Joan den ostegunean frantziar militarrek talde horren aurka erasoa burutu zuten. 7 pertsona hil ziren bonbardaketa horretan.

Defentsa eta Segurtasun batzordearen bilera murritza burutu ondoren, Al Quaedak Michel Germaneau hiltzea aldez aitzinetik aurreikusia zuela erran du Sarkozyk.

"Heriotza honek agerian utzi duenez, bizitza eskubidearekiko neholako errespeturik ez duen jendea dugu aurrez-aurre, 78 urte eta gaisorik zen pertsona bat lehenik behar zituen botikak ukatu dizkiote ondoren hiltzeko" gaineratu du Sarkozyk.

Frantziar errepublikak bere baliabide guziak mobilizatu dituela Germenau bizirik ateratzeko azaldu du Sarkozyk, Magreb islamiarreko Al-Quaeda taldeak ustezko base baten kontra frantziar armadak burutu bonbardaketa defendatuz.

7 pertsona hil ziren Michel Germaneau askatzea xede zuen frantziar eta mauritaniar soldaduek Malin burutu zuten eraso horretan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi