Sarkozyren idurikotz hartza ez da berritz Pirinioetan sarrarazi behar
Frantziako Nicolas Sarkozy lehendakariak Ariège departamenduko Pamiers hirian egindako bira batean plazaratu duenez, hartza Pireneotan berritz sartzea "ez zen ideia ona izan". Agiantza ekitaldian laborari batek erran zakon Sarkozyri "hastapenetik hartza ez zela Pireneoetan sartu behar" eta honek erantzun zakon harekin ados zela.
Hartzaren presentzia Piriniotan ikamika sortu du hastapenetik. Hazleek diotenez "hartzaren presentzia ardiaren hazkuntza eta lurraldearen garapen ekonomikoarekin batera ezina dela". Hartzaren aldekoek aldiz "gobernuak 2012ko hauteskundeetara begira interes elektorak hobetsi dituela" salatzen dute.
1996az geroztik Esloveniako zortzi hartza Pireneoetan askatuak izan dira. Gaur egun haietariko 20 eta 25 kideren artean egoiten dira, bereziki Ariège eta Haute-Garonne departamenduetan. Ekologisten ustez numbrea ez da nahikoa hartzaren bizirik irauten duela bermatzeko.




