EHZ'09.... hiru egun musikaz blai Heletan

Eguneraketa: 2009-06-29 11:12:32
Komentariok -

Euskal Herrian Zuzenean festibala heldu da. Uztailaren 3, 4 eta 5ean Heletako herria musikaren erreferentzi nagusia bilakatuko da. Jaialdia prestatzen duen ekipa berritu da, baina festibalak bere nortasunari atxikitzen dio. Barnealdean sustraia duen musika bestak afitxa paregabea eskeintzen du.

Azken orduko sospresa izan da gainera. Manu Chao abeslari famatua, Emir Kusturica eta Fermin Muguruzarekin batera izanen da Heletan ostiral honetan. Hasiera ezin azkarragoa hiru egunez musikaz, antzerkiaz, zineaz eta bestelako animazioetaz gozatzeko aukera paregabea ezkeintzen duen festibalendako.

(Hona hemen programazio osoa)