Ezkia ikastolak antolaturik, bertsu saioa Hazparnen

Eguneraketa: 2010-02-08 16:55:13
Komentariok -

Ipar Euskal Herriko bertsozaleek aste goxoa izanen dute. Otsailaren 13an, Baionako antzerki nagusian, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalistak izanen dira. Biharamunean, Hazparnen, Ezkia ikastolak antolaturiko bertso saio interesagarria bada. Otsailaren 14 an, igandearekin, aratsaldeko 4 orenetan, Hazparneko Haritz Barne zine gelan, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy eta Gilen Hiribarren izanen dira. Sartzea : 8 eurotan.

Jaz honako bertsolariak jin ziren Ezkio ikastolak antolaturiko bertsu saiorat: Xalbador, A. Arzallus, T. Elosegi, M. Irigoyen, M. Luku eta P. Iriart. 72 presuna hurbildu ziren Hazparnen igande atsalde eder batez. Diru galtze ukanik ere, ildo beretik segitu nahi dute antolatzaileek.

Bere erranetan inportanta baita bertsolaritza berpiztea Hazparne eskualdea, Iparraldeko xapelketaren dinamikan segitzea eta plaza eskeintzea hemengo bertsularier.