Iduzkilore antzerkiaren emanaldiak Lazkaon, Domintxinen eta Zugarramurdin

Eguneraketa: 2010-08-31 16:05:48
Komentariok -

1609an Lapurdin izan zen sorgin ehiza gogoratzen duen Iduzkilore antzerkiaren emanaldi berriak izanen dira iraila hastapenean. Heldu den ostiralean Domintxinen ( Xiberoa ) eta larunbatean Zugarramurdin ( Nafarroa ). Antzerkiak De Lancre inkisidorearen jokoa, malezia, jukutria, … gaiztakeria alo, biziarazten du.

De Lancre delakoak, aita Rostegi deitzen eta Jutsitarra zuena bestalde, Bordeletik jin zen hemengo jendeen doi bat « hezteko », erregek igorririk lekuko jaunttoen galdoari ihardesteko. 600 auzi inguru, 60 bat jende errerik nunbait han, emazteak bereziki, bainan berdin haur eta apez zonbait, ehunka deportatu, … gaitzeko lana egin zuen gizon horrek denbora laburrez.

Antzerkiak De Lancre horren jokoa, malezia, jukutria, … gaiztakeria alo, biziarazten du xuxenka. Jokolari paregabeek xerbitxatzen dituzte gainera gertakari horiek, hasi gazteenetarik, eta adinetakoeneraino, Michel Brust Hazpandarra bezala, duela 40 urte Matalaz emaiten zuen bezain xuxen agertzen zaukularik bere jokoan.

Antzerkia ostegun huntan, buruilak 2an emanen dute Lazkaon ( Gipuzkoa). Kitzikatzan/k-ek antolaturik, bestalde, Iduzkilore buruilak 3an, ostiralarekin, Domintxinen ( Xiberoa) jokatuko dute, 20.30etan. Antzerkia azken aldiz, Zugarramurdin, sorginen leizean, emango dute larunbatean, buruilak 4an, gaueko 9etan.