Informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea urraturik: Diskurtsotik ekintzetara jauzia egiteko ordua da

Jone Josié, Kontseiluaren izenean.

Eguneraketa: 7 ordu eta 55 minutu

Martxoaren 14an eta 21ean iraganen diren Eskualdeko hauteskundeen karietara Kontseiluak komunikazio euskarrien, proposamenen eta adierazpenen neurketa burutu dute. Azterketa hau egin ondoren atera dezakegun ondorio bat da euskararen alde edo honen lege babesaren aldeko aipuak alderdi gehienek egiten badituzte ere, oraingoan ez dute praktikan jarri. Izan ere, alderdi bakar batek ere ez du bere euskarri guzietan informazioa bi hizkuntzetan modu orekatuan bidali. Euskararen aldeko hitzak bai, baina ekintzak, ez. Horrela laburbildu dezakegu. Herritarroi hortaz, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea urratu egin zaigu.

Itsas lamiak

Itxaro Borda idazleak Berria kazetan argitaraturiko artikulua

Eguneraketa: 2010-03-08 13:35:15

Bihar emazteen nazioarteko eguna ospatuko da. Sorginak izeneko elkarte bat sortu da jadanik, kostalde honetan, botere lehiarekiko paritatearen eskatzeko, eta berrisailetan genero bortizkeriaz mintzo direnak entzun ditugu ardura: hiru egunetarik behin senarraren ukabilkaden eraginez andre bat hiltzen da Frantzian. Auzo herrietan berdin da. Estatistikek bizkar-hezurrean hotzikara hazten digute alaina.

2010 arrazoi martxan jarraitzeko

Izaskun Guarrotxena. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarako Plataforma.

Eguneraketa: 2010-03-04 17:07:16

Goiburu hau jarri diogu 5 urtean behin ospatzen dugun Emakumeen Mundu Martxari bere hirugarren edizioan.

ELBk ere erretreten hobetzea galdegiten du

Agiria

Eguneraketa: 2010-02-24 23:52:03

Egun Baionan eta Frantziako beste hainbat eskualdeetan erretreten alde egiten diren manifestazioekin bat egiten du ELBk.

Biba Xaho XXI. mendeko Eskual Herrian!

Josu Jimenez Maia. Idazlea. Gara egunkarian, otsailaren 14an, eta Berria kazetan, otsailaren 23an, argitaraturiko artikulua.

Eguneraketa: 2010-02-23 13:33:25

Koherentea bizitza osoan, Xahok erdal justiziaren jazarpena pairatu zuen, baina hil arte izan zen koherentea: izan ere, Xahok izan zuen elizkizunik gabeko lehen hileta Euskal Herrian...

Euskararen aldeko lege babesaren premia

Maider Heguy eta Joseba Garai, EHBai izenean.

Eguneraketa: 2010-02-22 13:20:16

Joan den otsailaren 12an, eskualdeko hauteskundeen kanpainaren karietara Sohütako ikastolako buraso, ikasle eta irakasleek Alain Lamassoure UMPko alderdiaren hautagaiaren zorioneko bisitaldia ukan zuten. Deigarria da nolazpait, Konstituzioan Errepublikaren hizkuntza frantsesa da adierazten duen Toubon legearen egileetarik den arduradun politikoak, gaur egun Ipar Euskal Herrian murgiltze sistemaren bidez, euskararen ikaskuntza bermatzen duen eskolaren gerizapean kazetalariak bildu nahi izana.

Zanpantzarraren auzian...

SEGIko gazteek Baionako auzitegiaren aitzinean irakurritako testua.

Eguneraketa: 2010-02-16 21:24:48

Egun on eta milesker etorri izanagatik.

Gazte biran parte hartu!!

Ibai Agirrebarrena. SEGIko kidea eta Euskal Preso Politikoa.

Eguneraketa: 2010-02-09 18:23:14

Ekonomia eta finantzak errege diren garai hauetan, politikari profesionalak, boterea duten erakunde politikoak eta orohar sistema ekonomiko-sozial hau mantentzen ari direnak guztiz jasangaitzak eta ezin onartuak dira. Ipar Euskal Herriko lurraldea eta biztanleekiko errespeturik gabe jokatzen ari dira eta gizarteak aurki ditzakeen arazoen aitzinean ez-ikusiarena egiten segitzen dute.

Question du deputé Jean Lassalle

Question au ministre de l\'Interieur M. Brice Hortefeux.

Eguneraketa: 2010-02-04 17:25:08

M. Jean Lassalle. Monsieur le ministre de l’intérieur, de l’outre-mer et des collectivités territoriales, j’appelle votre attention et celle du Gouvernement sur la réforme en cours des collectivités territoriales, de leurs compétences et moyens financiers, et de l’élection de leurs représentants.

Otsailaren 6an denok Fret-aren alde !

Collectif des Associations de Défense de l’Environnement (CADE) et LAB.

Eguneraketa: 2010-02-03 18:54:46

Les porteurs du “projet LGV traversant le Pays Basque” se prévalent de la capacité de cette infrastructure à reporter le “mur de camion” de la N. 10 vers le rail pour justifier leur projet.