Bilboko manifarat deitzen du ELBk

Agiria

Eguneraketa: 2012-01-06 23:09:48

ETA-k armak utziz geroztik egoera politikoa arrunt aldatu da Euskal Herrian. Azken hauteskundeetan ikusi den bezala, koalizio abertzaleak posible bilakatu dira. Jendarteak berriz sinesten du indarrak bilduz dena posible dela. Euskal Herriaren eskubideak, orain arte ukatuak balin badira ere, berriz lort daitezkeela jendea karrikarat ateraziz, jendea kontzientizatuz.

Berdin da hainbeste urtez, borrokak utzi dituen ondorietaz : hala nola presoen ta iheslarien kasuaz. Amnistia osoa beti helburua balin bada ere epe motzean badira berehala konpontzen ahal diren kasuak, bi estadoen aldetik arrazorik sortu gabe, beren legeak aplikatuz xinpleki : kondenaren hiru laurdenak beteak dituzten presoen kasuan, eri diren presoen kasuak, etabar. Hori eginez jadanik, jendetasun pixka bat sar liteke konfliktoaren konponketa prozesoan.

Mezu horren sustengatzeko, herri mugimendu bezala ELBk ere larunbatean Bilbon antolatua den manifestaldi haundirat deitzen du, presoen ta iheslarien eskubideen alde.


Komentarioak

Komentarioa idatzi