Desagerketa susmagarria
Isabelle Mandraud kazetariak Le Monde egunkarian plazaraturiko artikuluaren itzulpena.
Bere izena hitzetik hortzera dabil Euskal Herrian. Bere aurpegia hormak betetzen duten hamaika afitxetan azaldu da. Jon Anza Ortunez, 47 urte, bapatean desagertu da Baionan inolako aztarnarik utzi gabe. Europar Batasuneko talde terroristen zerrendan agertzen den ETA euskal erakunde independentistak bere kidea zela aitortu du. Eta espainiar Polizia Jon Anzaren bahiketaren erantzule egiten du.
Militante eta lagunen kolektiboa martxan jarri da. Argitu gabeko desagerketa baten 9 hilabete beteko diren egunean, abenduaren 18an, bilkura publikoa antolatu dute Parisen.
Apirilaren 18an, goizean goiz, Jon Anzak Toulousera joateko trena hartu zuen Baionan. « Lagun batzuekin » egun batzuk pasatzeko asmoa zuen. Maixo, bere neska-lagunak, geltokira eramaten zuen baina trena joan aitzin alde egin zuen. (Jon) nora doa ez daki, telefonorik ez dio utzi; « Bueltan deitzeko » asmoa zuen. Geroztik berririk ez.
Maiatzaren 15ean, Jon Anzaren familia eta gertukoek prentsaurreko batean desagerpenaren berri ematen dute eta epaitegia jakingainean jartzen dute. Baionako auzitegiak « desagerketa kezkagarria»-gatik inkesta bat agintzen du eta dozierra Polizia Judizialaren eskutan uzten du.
Hiru egun beranduago, Gara egunkariak maiatzaren 18ko data duen agiri bat argitaratzen. Idatzi horretan ETAk Jon Anza erakundeko militante gisa hartzen du. Horrek bigarren aurre inkesta baten zabaltzera eraman zuen, Pariseko auzitegian, oraingoan « helburu terroristak dituen gaizkileen elkartea» eta « terrorismoaren finantzamendua » delituengatik. Frantziako Polizia zur eta lur uzten du, xehetasun handiz, ETAkematen duen azalpena. ETAk apirilaren 18an hitzordua zuela Anzarekin azaltzen du agiri horretan, baita azken honek diru kopuru handi bat eramaten zuela erakundeari emateko.
Ildo berean, frantziar zerbitzu sekretuek militantea ezagutzen zutela baieztatu zuen ETAk, eta froga gisa 2008ko azaroaren 16an Poliziak Senperen atxeman zuen zulo batean Anzaren hatz markak agertu zirela erraten du. Alta, Poliziak pista horiek ez dituela oraino jorratu aitortzen du. Berehala adierazpenare egiaztapena bilatzen du Poliziak eta, harriduraz, euskaraz idatzitako borroka armatuari buruzko gida-liburu baten gainean azaldutako hatz markak desagertutako pertsona horrenak direla baieztatzen du.
Jon Anza pertsona ezaguna zen. Donostian sortua, Espainian 20 urte kartzelan igaro ondoren 2004ean Frantzian bizitzera etorri zen. Espainiako agintariek polizi baten heriotzaren erantzule egiten dute Lau Haizea komandoaren burua zen. 1982en zigortu zuten eta 2002ko urrian aske gelditu zen. Izan ere, noizean behin kontrolatzen zuen gizon hori dagoeneko « zirkuitotik kanpo » zegoela dio Frantziako Poliziak, 2008az geroztik, gainera, begietako zaina hunkitzen zion minbizia pairatzen zuen.
« Hiru metrotara ez zuen ondo ikusten » azpimarratzen du bere neska-lagunak. Jon Anzak, ondorio larriak zituen tratamendu azkarra hatzen zuen. Apirilaren 24an eritxean hitzordua zuen.
Bilaketak abiatu ziren. Ospital guzietan, eskualde osoan agertu eta identifikatu gabe ziren gorputzak aztertu zituzten. Jon Anzaren diru-txartela, pasaportea, osasun txartelari buruzko inkerketa guziek ez dute ezer argitu. Poliziak, alde batetik, eta Jon Anzaren gertukoek, brigaden bitartez, bestetik, Baiona-Toulouse arteko ibilbidea errepikatu dute ohiko bidaiariekin solasteko, eta bilaketaren berri emanez oharrak banatu dituzte.
Baionako prokuradorea, Anne Kayanakis-ek, tren ibilbidea helikopteroz egitea agindu du. Alferrik. « Poliziak ez du itxura egiten, benetan bilatzen du, eta horregatik harrituago nago » aitortzen du prokuradoreak.
«Bide guziak agortu ditugu » azaltzen du, bere aldetik, Maritxu Paulus-Basurco, familiaren abokatuak. Gertukoek suizidioaren hipotesia baztertzen dute. « Azalpen bat emango zuen, behar den bezala jokatuko zuen », gaineratzen du Anaiz Funosasek, Jon Anza partaide zuen Askatasuna presoen sostengurako elkartearen bozeramaleak. «Oso optimista zen » nabarmentzen du neska-lagunak.
Anzaren lagunek Espainiako prentsaren bidez Alfredo Perez Rubalcabak esandakoa baztertzen du: Jon Anza diruarekin ihes egin eta gero ETA berak Anza Polizia aurrean salatu duela esan du ministroak. « Zozokeria litzateke hori egitea eta Jon zozoa ez zen», haserre mintzo da Maixo. Bere iragana ezagututa ere, badira bi urte Anzarekin bizi zen. Mutil-lagunak ETArekin lotura zuela ez zekiela azaldu dio birritan Poliziari.
Familiak gero eta gehiago « amaiera txarra izan duen bahiketa » bat gertatu dela pentsatzen du eta joan den urriaren 2an Gara egunkarian agertutako artikuluak bere susmoa indartu du.
Espainiako poliziek ETA kidea trenean altxaru zutela, galdeketa ilegala egin ziotela, eta hau hil ondoren frantziar lurraldean hilobiratu zutela argitaratu du Garak, informazio iturri sinesgarriak aioatuz.
« Egun familiarentzat hori azalpen sinesgarri bakarra dela » sostengatzen du Paulus-Basurcok. Egunkariarekin harremanetan jarri ondoren, Garak ez du azalpen gehiago eman.
Espainiar poliziak erantzule eginez, ETAk gerra zikinaren oroitzapenak berpiztu ditu. 1980. hamarkadan, GAL talde maltzurrak, paramilitarrek, frantziar lurraldean ETA kideak jazartu eta erahiltzen zituzten garaia. Gaia oraindik ere mingarria da Euskal Herrian.
Prokuradoreak lekukotasunak ematera gomita luzatuz erantzun dio, egun berean, Garak argitaratutako artikuluari. Deialdiak ez du emaitzarik eman. « Ez dut inolako frogarik paramilitarrek egindako bahiketa baten aurrean garela esateko, baina ezin da inolako hipotesia baztertu » adierazi du Kayanakis-ek, Frantziako enbaxadaren bidez espainiar justiziaren kolaborazioa eskatu duela jakitera emanez.
ETAren aurkako espainiar eta frantziar estatuen arteko elkarlana asko garatu da azken urtetan. Alde bietako taldeak osatu dituzte (polizi ikerketa, polizia judiziala ala espioitza lanak aurrera eramateko ). 2007ko abenduan, Capbretonen, ETAk Frantziako Barne ministarizaren kotxe kamuflatu batean zihoazen bi espainiar polizi hil ondoren aurrerapausu berriak eman dituzte. Geroztik, espainiar poliziek armak erabili ditzakete Frantzian. « Lankidetza eredugarria da », azaldu du Loic Garnier komisarioak. UCLAT, Terrorismoaren aurkako Koordinazio taldearen burua da . Talde horretan bi espainiar funtzionari jardure dute iraunkor. Espainiako Poliziaren inplikazioa erabat baztertu behar dela uste du Garnier-ek.
Izan ere, hilabete batzuk lehenago beste kasu beldurgarria gertatu zela gogoratu behar da. 2008ko abenduaren 11ean, beste errefuxiatu "espainiar-euskaldun" bat, Jose Maria Mugika Dorronsoro, Frantziako polizi bezala aurkeztu ziren gizon batzuk Donapaleun harrapatu eta lau bat ordu bahituri izan zutela salatu zuen. Espainolez mintzo ziren pertsona horiek (Mugikak) Madrilen preso duen alabaren egoeraren gainean mehatxatu eta « kolaboratzeko » presioa egin zioten. Ikerketa judiziala zabalik da oraindik. Frantziako Poliziak lau espainiar telefono mugikorrera daraman pista jorratu du.
(Le Monde egunkarian agertutako artikuluaren euskarazko moldaketa duzu hau )
Komentarioak
joxe
2009-12-04
zer eginduzue jonekin?
Behar
2009-12-04
Zergatik ez da hau egunkari euskaldunentzat agertzen?
Espainiar Poliziaren inplikazioa erabat baztertu behar dela uste du
Depuis, les policiers espagnols peuvent intervenir armés sur le territoire français, en partenariat avec leurs collègues. "C'est une coopération exemplaire", souligne le commissaire divisionnaire Loïc Garnier, chef de l'unité de coordination de la lutte antiterroriste (UCLAT) dont l'organisation accueille en permanence deux fonctionnaires espagnols. Pour lui, l'implication de la police espagnole dans la disparition de Jon Anza "est totalement exclue".
@
2009-12-04
Terrorismoaren aurkako Koordinazio taldea = G.A.L.
FRANTZIA ETA ESPAINIA TERRORISTA ZIKINAK .
EUSKAL HERRIAK EZ DU BARKATUKO !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
eguzkilore
2009-12-04
Noiz arte egia izkututa? Guzti guztiei Besarkada bat eta Aurrera Bolie!!!
eguzkilore
2009-12-04
Noiz arte egia izkututa? Guzti guztiei Besarkada bat eta Aurrera Bolie!!!
NonDagoJon?
2009-12-04
Nire aburuz, artikuluaren interesgarriena da jakitea, ia lehenengo eskuz, zertan ari den prokuradore frantziarra denbora tarte honetan. Badirudi, bolondrezko desagerpen hipotesia baztertu duela. Beraz, bortzazkoarena indartzen da, baina zaila izanen da ezer jakitea...ez naiz batere baikorra.
Xeferin
2009-12-05
Euskal itzulpena oso pattal eginda dago.
gloria larrañaga urrutia
2009-12-05
Neis da beltsa izan,egia jakitia nehidogu.
Iñigo Lamarkak es du eser esateko?batzuk erres dauke bisimodua,(BITIMISMOA erabiltzendabe)da bestiok izurratuta.bezarkadabatGloria














