ELBk ere erretreten hobetzea galdegiten du
Agiria
Egun Baionan eta Frantziako beste hainbat eskualdeetan erretreten alde egiten diren manifestazioekin bat egiten du ELBk.
Laborantxako erretretak ere Frantziako hein apalenetan dira : erretreta bakar bat duten laborarien %40ak 500 euroz petik eskuratzen du hilabetero eta %90ak pobretasun heina (817€/hil) ez du gainditzen.
2008an, Frantziako lehendakaria, Nicolas Sarkozy, egoera huntaz azkarki damutu zen eta gobernuak erretren hobetzeko neurriak hartuko zituela 2009ko adierazi zuen.
Zoritxarrez, emaitza ez da batere hitzen heinekoa, ez eta laborantxa munduak igurikatzen zuen heinekoa :
- 1.7 miliun laborari erretretan direlarik, 190 000ek bakarrik (%11) erretreta emendatzea eskuratu dute,
- emendazio horien %80a, 50 euroz petikakoa izan da (hilabeteka)
- emendazio horien %40a, 10 euroz petikakoa izan da !
ELB eta Confédération paysannek aldarrikatzen dutena da :
- Erretretaren heina SMICaren %85erat hel dadin, denbora osoan laborari izan direnendako.
- Erretreta ttipien emendazioak %25ez azkartuak izan diten hementik eta 2012rat, pertsona bakarren “Minimum Vieillesse social” neurriak egiten duen bezala.
-Denbora osoan laborari kontsideratuak izan ez direnak (laborarien emazteen kasua da usu) kondutan hartuak izan diten ere laborantxako erretreta ttipien hobetze planan.
Erretretarat joaiteko adinak segi dezan 60 urte izaiten.
Laborantxa munduan, erretretadunen ahal eskasa urteetako arrangura da, eta gaurregun sekula baino gehiago. Diru jokoetan egiten den benefizioa kondutan hartu behar dela kotizazioen biltzeko aldarrikatzen dugu. Banku eta multinazionalek metatzen dituzten benefizioak ikusita, sekula baino justifikatuagoa da.
Euskal herriko Laborarien Batasuna
Ainiza-Monjolose, 2010ko otsailaren 24a














