Gazteen kontrako jazarpena salatzeko manifestazioan irakurritako mezua

Ekitaldi politikoaren hitz-hartzea.

Eguneraketa: 2010-05-17 10:45:46

2009ko ekainan 14 pertsona atxilotuak eta galdezaktuak ziren Ipar Euskal Herrian. Horren ondotik Eneko Gilen Ibai eta Xan preso sartuak ziren Parisen.

Atxiloketa bortitzak, etengabeko presioak garde à vue-etan, etengabeko galdezketak…..
Etxebizitzen kontrako ekintzak aitzakitzat hartuz egiten dituzte arrastatze masibo horiek. Errealitatean, atxilotuak izan direnen lekukotasunek beste gauza bat kondatzen digute.

Zertan ari zira ?
Zein dira zure iritzi eta ideia politikoak ?
Norekin ibiltzen zira? Segi, Batasuna, Askatasuna, Lurra, ETA, Gaztetxe-ei buruzko galdezketak…

Hortan da delitua. Gazte abertzaleek pentsatzen dute, antolatzen dira eta erantzunak bideratzen dituzte. Ondorioz mehatxu bat, lenjera bat errepresentatzen dute.

Atxiloketa eta preso sartze horien ondotik, hamarnaka pertsona deituak izan dira, aldi oroz fitxatuak izanez.

Gaur Ibai, Gilen Eneko eta Xan Euskal Herrira itzuli dira. Itzuli dira baina ez libre: Kontrol judiziala, elkar ikusteko debekua, frantses lurraldetik ateratzeko debekua eta auziaren zain. Kalakako ixtorioa errepikatzen da

Mattin eta Peio, martxoaz geroztik zurrunbilo berdinean sartuak dira.

700 euskal preso politikoz gora bahituak dira frantses eta espaniar presondegietan.

Jon Anzarentzat oraindik ez dakigu zer den egia.

Bai frantses eta Espaniar estatuek sekulako medioak dituzte edozein protesta hausteko, baina begi bixtakoa da ez dutela lortzen. Suntsitze makina hoen aintzinean, elkartasunez jokatzen dugu, mobilizazioa, presondegiratzeen etengabeko salaketa, informazio lana, hautetsiengana luzatu diren eskaerak, manifestaldi jendetsuak. Parisen preso izanik ere, 4 gazteen bisitatzeko eginak izan diren bisita baimen galderak ugariak izan dira eta gaur presoen sustengu komite berri bat Beskoitzen.

Gaur, exigitzen dugu Euskal jendartea ixilarazteko idekiak izan diren dozier horiek hetsiak izan daitezen, eta karguak bertan behera utziak izan daitezen.

Hor ginen atzo, hemen gira gaur, eta bihar hor izanen gira oraindik gehiago, Euskal preso guziak askatuak izan arte, Euskal herria askatua izan arte.


Komentarioak

icon

Ximun

2010-05-31

Zuzenketa bat :
ez dut uste manifestazioa gazteen kontrakoa izan zela, baizik eta, gazteek bizi duten jazarpenaren kontrakoa...

Komentarioa idatzi