Mixuri (habanera soinuan)

Kuxkuxtu txarangako lagunek Mixu abeslari zenari eskeiniko bertsoak.

Eguneraketa: 2009-01-09 14:54:20

Baionako zelaiatik / zabaldu zaugu berria / azken kantua emanik / ixildu zela xoria. Aspaldian zen hasia/ alaitzen gure herria/ ta denetan ezaguna/ agertzen zuen irria.

Urruņako fanfarean/ emanik lehen pausua/ Herburuko txarangari/ eman izan zion sua/ Izan, Sustraia taldeetan/ bilakatu zen maisua/ hain arina bai zuen/ taula gainean pisua.

Musikariek miristen/ genuen zure kantua/ oholtzetako magia/ zenuen barneratua/ atabala izan duzu/ zure tresna maitatua/ umorea eta ahotsa/ barne barnetik sortua.

Urtea hasi orduko/ mindu da gure bihotza/ ezin gehiago ikusi/ zure salto eta dantza. Ez zara ez ixilduko/ hori da gure esperantza/ Mixu gu izanen gera zure kantu testigantza.


Komentarioak

Komentarioa idatzi