Seaska Baxoko azterketak oztopatzeko prest, Baxoa euskaraz izan dadin lortzeko

Bernat Etxepare lizeoan eginiko elkarretaratzean irakurritako agiria

Eguneraketa: 2012-02-02 17:35:16

Seaskako berrehun bat lizeotar, buraso eta erakaslek elgarretaratzea egin dute arratsalde hastapenean, Baxoko azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen alde.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak, azpimarratu du Seaska prest dela Baxoko azterketak oztopatzeko ere, Baxoa euskaraz izan dadin.

Erranak erran, Frantziako Hezkunde Ministeritzak ez dio inolako baliorik eman nahi euskaraz ikasteari. Gure ikasleek 2 urtetik 18 urtera dena euskaraz ikasten dute, baina gero frantsesez< pasatu behar dituzte Baxoko azterketak.

Zer erran, murgiltze ereduaren ezagupenaz, urte luzeetan egindako lana baloratzeko tenorean euskara baztertzen baldin bada? Zer erran Errektore eta Ikuskari ezberdinek emandako hitzaz? Zer erran Euskararen Erakunde Publikoan egitura publiko ezberdinek hitzartutako euskararen kalitateari buruzko helburuez? Euskaraz ez da erakustoki batean lau berinen artean atxikitzeko hondare bat. Euskara bizi den hizkuntza da eta azterketetan ere bere tokia ukan dezan galdegiten dugu.

Eta ez dezatela erran ez dela posible azterketen zuzenketa euskaraz segurtatzea. Brebetan hala egiten da azken 20 urteetan eta azken urtean Errektoradutza eta Euskararen Erakunde Publikoarekin Seaskak egin duen lanari esker frogatu da, arras egingarria zela, eta biziki epe laburrean. Bainan ez dugu nihun ikusten gauzatzeko borondaterik. Nahikeria da eskas, teknikoki posible baita !

Eta ez dezatela erran ere arauek ez dutela baimentzen :

Article L. 121-3 du Code de l’Education



II. - La langue de l’enseignement, des examens et concours, ainsi que des thèses et mémoires dans les établissements publics et privés d’enseignement est le français, sauf exceptions justifiées par les nécessités de l’enseignement des langues et cultures régionales ou étrangères, ou lorsque les enseignants sont des professeurs associés ou étrangers.

Article D334-16 du Code de l’Education



Certaines épreuves ou parties d'épreuve peuvent faire l'objet d'un examen organisé dans les établissements publics ou privés sous contrat en dehors de la session organisée à la fin de l'année scolaire selon les modalités définies par arrêté du ministre chargé de l'éducation.

Gure ikasleek euskaraz bizi nahi dute, euskaraz ikasi eta aztertuak izan nahi dute. Euskara ez da beste hizkuntza bat baino gutiago. Euskaraz ikastea eta ebaluatua aztertua izatea eskubide bat da.

Gisa berean oroitarazi da martxoaren 31n Baxoa euskaraz izatearen alde ere nonbre handian mobilizatu beharko dela Baionan eginen den Deiadar manifestaldian.


Komentarioak

Komentarioa idatzi