Turkiako kontsulari gutuna

Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkartea

Eguneraketa: 2012-01-24 14:17:43

16 Europako herrialdetan baino gehiago ordezkariak dituzten abokatu eta juristen elkarte diren AED (Europar Abokatu Demokraten Elkartea) zein parte Eskubideak elkartea den, hainbat euskal abokatu kide diren ELDH (Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatu Europarren Elkartea) eta IDHAE (Giza Eskubideen Institutuaren Europar Ordena)-ek 50 abokatu kurdu baino gehiagoen atxiloketaren berri izan dugu, Turkiako hainbat hiri eta probintzietan. Horien artean, Abdullah Öcalanen defentsa abokatuak eta ÇHD elkarteko (ELDHko kideak) abokatuak ere.

Eskubideak Elkartea, AED. ELDH eta IDHAE bezala, CCBEk (Abokatu Europarren Ordena Kontseiluak) onartutako Abokatu Europarren Deontologia Kodeko Hitzaurrearen oinarripean lan egiten dugu, besteak beste, zeinak honakoa adierazten duen: “Abokatuak Zuzenbide Estatua errespetatu behar du, hala nola defendatzen duen horren interesak” eta “Zuzenbide estatuaren eta gizarte demokratikoen baldintza ezinbestekoa da abokatuaren funtzioa errespetatzea”.

Atxiloketa hauek, abokatu hauen egoeraren larritze bat suposatzen dute; aurretik jada fiskaltzaren eta Diyarbakirreko gortearen aldetik hainbat mehatxu pairatu behar izan zituzten. Pasa den abenduaren 6an burutu zen 152 pertsonen aurkako makro epaiketa batean, abokatuek inolako defentsarik ez burutzeko erabakia hartu zuten, epaitegiak beraien hizkuntza, kurdua, erabiltzen uzten ez zien bitartean.

Abokatu guztiek, Diyarbakirreko Ordenaren Abokatuen Dekanoa barne, fiskaltza eta tribunalengatik mehatxatuak izan ziren orduan, beraien defentsa turkiarrez burutzen ez bazuten, beraien aurka joko zutela. Gobernuari gogorarazi nahi genioke, atxiloketa hauek bere Herrialdeak sinatu dituen Giza Eskubideen errespeturako Akordioen aurkakoak direla, baita La Habanan 1990.eko Irailean sinatu ziren VIII Nazio Batuetako Kongresuan Abokatuen Funtzioaren Oinarrizko Printzipioen aurka ere: Gobernuek, abokatuek beraien funtzio profesionalak bete ditzaketela ziurtatuko dute, inolako oztopo, traba, jazarpen edo interferentzia gabe. Abokatuen segurtasuna mehatxatuta dagoenean beraien funtzioen egikaritzearengatik, agintarien aldetik beharrezko babesa jaso beharko dute.

Turkiar gobernuak ematen du kontrako jarrera hartu duela. Atxiloketak biderkatzen jarraitzen dute. Abokatuen atxiloketaren ondoren, antzeko sarekada bat burutu zen pasa den 2011.eko abenduaren 20an, kazetarien aurka kasu honetan, non 20 pertsona atxilotuak izan ziren. KCK Kurdutar Komunitateen Batasunaren siglak dira, antolakunde politiko ezberdinak biltzen dituen taldea. 37 pertsona izan ziren KCKko kide izateagatik atxilotuak izan zirenak iragan urrian, antolakunde terrorista kontsideratua delako, eta egun epaiketaren zain daude. Atxilotuetako hainbat abokatu, KCK antolakundearen kideen abokatuak dira. KCKren aurkako operazio poliziala, 1991.eko lege antiterrorista turkiarrean oinarritua izan da.

Atxilotutako abokatuen artean, honakoak daude:
Nezahat Pasa Bayraktar, Mahmut Alinak, Ayse Batumlu, Firat Aydinkaya, Mehmet Ayata, Nevzat Anuk, Yalcin Saritas, Ümit Sisligün, Asya Ülker, Aydin Oruc, Bedri Kuran, Cemal Demir, Cemo Tüysüz, Davut Uzunköprü, Dogan Erbas, Fuat Cosacak, Hüseyin Calisci, Mehmet Bayraktar, Mehmet Deniz Büyük, Mehmet Nuri Deniz, Mehmet Sani Kizilkaya, Mensur Isik, Mizgin Irgat, Muharrem Sahin, Mehdi Öztüzün, Mustafa Eraslan, Osman Celik, Sebahattin Kaya, Serkan Akbas, Servet Demir, Sakir Demir, Saize Önder, Veysel Vesek and Yasar Kaya, Cengiz Cicek, Faik Özgür Erol, Hatice Korkut, Ibrahim Bilmez, Ömer Günes.

Turkiak giza eskubideen aurkako eraso larriak burutzen dituela urtetan salatua izan da, ez soilik Amnesty International edo Human Rights Watch bezalako antolakundeen aldetik, Turkia Europar Batasunean ametitua izateko prozesuan ere, hainbat giza eskubideen bortxakeri agerian gelditu ziren, zeinak Turkiar Estatuak burutuak izan ziren, edo gutxienez onartuak izan ziren.

Giza Eskubideen urratze hauek batez ere herritar kurduen aurka burutuak izan ziren, baita turkiarren aurkari politikoen aurka. Kurduen eskubide indibidual eta kolektiboak sistematikoki bortxatuak dira, baita beraien hizkuntza eskubideak eta eskubide kulturalak ere, zeinen kasuan nazioarteko estandar minimoenak ere ez diren errespetatuak izaten. Eraso hauek pairatzen dituzte era berean, errepresioaren biktimak defendatzen dituzten abokatuak ere.

Abokatuek boterearen arbitrarietatea sufritzen duten bakoitzean, beraien bezeroek ere eraso hauen biktima ere badira, berme guztiekin prozesu justu bat izateko eskubidea ukatua izaten ari direlako. Abokatuen aurkako jazarpena, beraien pertsonen aurkako erasoa da, baina baita justiziaren aurkakoa ere. Akzio hauek, defentsari sarrera oinarrizko eskubidearen aurka doaz, eta abokatuen beraien funtzioak beldur eta larderi gabe betetzeko eskubidearen aurka.

Turkiar Gobernuak aplikatzen dituen neurri hauek oso ezagunak zaizkigu gure Herrialdean, eta esperientzia propioz jakin badakigu ez dutela bilatzen dituzten helburuak lortzeko balio, zeinak gainera nazioarteko legeriaren aurkakoak diren. Turkiak, Giza Eskubideen Europako Auzitegian hainbat epai zigortzaile jaso ditu arrazoi honengatik.

Arrazoi guzti horiengatik, Eskubideak elkartetik abokatu europarren hiru elkarteen aldetik AED (Abokatu Demokrata Europarrak), ELDH (Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatu Europarrak) eta IDHAE (Giza Eskubideen Institutuaren Europar Ordena) burutu den deialdiarekin bat egiten dugu, Bilboko Turkiar Kontsulari zuzentzen garelarik, eta modu berean iritzi publikoa informatuz abokatuen egoeraz Turkian, abokatu jazartuaren nazioarteko egunean.

Horrela, aipatutakoak salatzearekin bat, Turkiako Kontsulari eskatzen diogu gure eskaerak Turkiako gobernuari jakinarazteko, hurrengo aldarrikapen zehatzekin:


  • 1991.eko lege antiterroristaren indargabetzea, zeinak Estatua babesten duen hiritarren askatasun eta segurtasunaren kaltetan, eta nazioarteko hitzarmenak urratzen dituen.

  • Arrazoi politikoengatik atxilotutako abokatu guztien berehalako askatzea.

  • KCKren aurkako prozesuan inputatutako guztientzako berme guztiak izango dituen epaiketa justua, nazioarteko begiraleen partaidetza onartzea barne.

  • Herri Kurduaren autodeterminazio eskubidea errespetatua izan dadila.<

  • Herri Kurduaren hizkuntza eskubide eta eskubide kulturalen errespetua.

  • Nazioarteko Komisio Independiente bat, zeina salatutako egitate guztiak aztertuko dituen, giza eskubideen urraketen erantzule guztiak topatzeko helburuarekin.


Komentarioak

Komentarioa idatzi