Zanpantzarraren auzian...
SEGIko gazteek Baionako auzitegiaren aitzinean irakurritako testua.
Egun on eta milesker etorri izanagatik.
Eskerrak ere CRS lerroari gaur hona hurbildu izanagatik. Prozeduraren hasieratik, Frantses Estatuak neurriz kanpoko baliabideak ezartzen ditu.
Gu gaur epaituak izanen gira baina guk zuen baloreak aspaldi epaituak ditugu eta gaur kondenatuko ditugu.
Gaurko auzia, politikoa dela erran nahiko ginuke argiki ikusten dugu nola frantziak politika egiten duen, txakurrak, atxiloketak, auziak, konbokazioak, …
Nola frantziak ekintza politiko bat delinkuentzia bilakarazten duen.
Gaur, zanpantzar erreko dugu eta berekin Estatu horrek gurekiko duen mespretxua. Hainbat tresna erabiltzen dituzte gure kontra giza eskubideen izenean.
Hala nola, “coton-tige” delako honek irudikatzen du ADNaren diktadura, Pétainen Frantzia irudikatzen duten fitxaketa masiboa. Gaur egun Frantziar populazioaren gehiengoa fitxatua da eta horren bidez jendeen iritzi politikoak, sexualitatea, zure ingurumena, denak gira delinkuenteak. Kontrolatu nahi gaituzte eta horrentzat konbokazio bat ere erretzen dugu. Jakin behar da ADNa ez dela zientzia segur bat eta jende anitz bezala guk ere zalantzan ezartzen dugu praktika hori.
Tresna hori bortizki erabilia izan da azken urte hauetan, adingabeen ahulezia erabili nahi dute informazio bilketa handia egiteko eta beldurra eta mesfidantza sartzeko gizartean.
Gaur esku-burdinak ere erreko ditugu. Bortizkeriaren bukaera aldarrikatzen duten polizia armatuek goizeko 6:00etan burutzen dituzten atxiloketak irudikatzen dituzte. Esku-burdin horiek gure lau kide eraman zituzten joan den Ekainean, beste 36 Azaroan eta hamarnaka eraman dituzte urteetan zehar frantzia eta espainiako presondegietara.
Frantses justizia edo hobeki erranik injustiziaren balantza ere ekarri dugu. Euskal herriaren exixtitzeko debekua irudikatzen du. Justizia hau ez dugu onartzen, ez gaitu beldurtzen eta ez gaitu geldituko. Balantza horrek oreka bat errespetatu beharko luke. Baina non da oreka, Jon Anza erahil dutenak askatasun osoz ibilki direnean eta gu, oihal puska batengatik epaitu nahi gaituztenean?
Beste gauza anitz sutara bota genitzazke, baina azkenean arazoaren iturria frantses konstituzioa dela diogu. Nolaz galde diezagukezue konstituzio hau errespetatzeko berak kontutan hartzen ez gaituelark?
Konstituzio hau odola isuriaraziz inposatu diguzue eta gaur ere kalteak egiten segitzen du.
Ez ezazuela pentsa gure herria eraikiko dugula zuen konstituzioan oinarrituz.Guzti horregatik, gure kontra erabiltzen dituzten tresnak : SUTARA!
















